Karrikako jaiak 2019

Danborrada Karrikako jaietan

Jon Ander Ubeda 2019ko uzt. 14a, 08:57

Gau giro ederrean, auzotar talde polita abiatu zen larunbat gaueko danborradan. Txarangak lagunduta, jaietako zapia soinean zeramatzaten haur, gazte eta helduak auzoan barrena ibili ziren

Aiztondo kalean hasi eta Sorabillarako bidea hartu zuten, handik Istuitza jauregi aldera abiatzeko. Aita Larramendi kalean aurrera herrigunera gerturatuz joan ziren, Karrikako jai eremura iristeko. Gauak jarraipena izan zuen DJ saioarekin.

Erlazionatuak

Karrikako egitarau osoa

Jon Ander Ubeda 2019 uzt 12 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!