Poison Ideak ikusmin handia piztu zuen Andoainen

Aiurri 2019ko uzt. 14a, 09:40
© Iñigo Vergara (FBtik hartua)

Karrikako jaietan jendea zebilen, baina baita Andoaingo Gaztetxearen inguruetan ere. Poison Idea AEBko talde ezagunak kontzertua eskaini zuen, eta aspaldian agortu ziren sarrera guztiak. Ehunka lagun hurbildu ziren emanaldia bertatik bertara ikustea. Bilbon eskaini zutenarekin batera, Euskal Herriko emanaldi bakarrak izan dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!