Buruntzako jaiak 2019

Buruntzako San Roke jaiak 2019: egitarau osoa

Aiurri 2019ko uzt. 17a, 10:44

EGUNEZ EGUNEKO EGITARAUA

Abuztuak 10, larunbata

06:00 Oilasko biltzaileak Buruntza auzoan, trikitilariekin.

15:00 Oilasko biltzaileen bazkaria.

Abuztuak 11, igandea

13:30 Bazkaria Gaztañagan, Elustondo anai-arrebekin.

19:00 Auzoen arteko herri kirolak eta trikitixa.

 Abuztuak 15, osteguna

10:00 XVII. San Roke kros igoera. 

*Izen-ematea ordubete lehenago irekiko da. 

Abuztuak 16, ostirala

San Roke eguna

10:30-11:00 Trikitilarien kalejira.

11:00-11:30 Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi bertsolariak.

11:30 Meza. 

12:00 Urkiko dantzarien saioa, txistularien laguntzarekin.

Umeentzako jolasak. Ondoren, toka txapelketa. Saria irabazlearentzat.

14:00 Auzotarren bazkaria, bertsolariekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!