EL FIN DE LAS COSAS
Uztailak 20, larunbata.
19:00. Goikoplaza.
22 minutu. Dantza.
Eva Guerreroren konpainiaren eskutik, dantza garaikidea kalean. Bizitzan hartzen ditugun erabakiez eta horiek gure aldamenekoengan duten eraginaz hausnarketa, artearen bitartez. Saioan zehar, honako gaiak landuko dituzte: ekitea, erreakzionatzea, ez ekitea, gogogabetasuna, ahultasunak, erritmoa galtzea, aukerak, amore ematea, ezartzea, gure baitan pila-tzen ditugun sentimenduak, gertatzea nahiko genukeena eta benetan gerta-tzen dena".
LAU EME
Uztailak 20, larunbata.
20:00. Goikoplaza.
20 minutu. Dantza.
Haatik konpainiaren eskutik, emakumeak garai ezberdinetan gizartean jokatu duen paperari buruzko dantza ikuskizuna da.
Konpainiak urteetan zehar emakumeen ahalduntzea lortzeko bidean egin behar izan duten borroka agertu nahi izan du. Itxuraz libre eta independientea…, baina oraindik euren jokabideengatik uneoro epaitzen duen gizarte batean.
Uztaileko saioen ondoren, Kale giroan zikloak jarraipena izango du irailaren 14an eta 21ean, "Chef Nature" eta "Emportats" ikuskizunekin.