Andoaingo Udalak parte hartze prozesua abiarazi du

Jon Ander Ubeda 2019ko uzt. 20a, 09:02

Terrazen eta kanpoaldeko elementuen erabilera arautzeko Udal araudia berritu nahi du Andoaingo Udalak, herritarren parte hartzearekin.

“Andoaingo Udalak martxan jartzea erabaki du terrazako eta gaueko mahaien instalazioaren arau ordenantzaren aldaketa, non, herritarren partaidetzarekin kontatu nahi da”. Udal erakundeak duela hamar urtetik hona aldatu gabe dagoen araudia berritu nahi du, eta profesionalen aldeko iritzia argudio gisa erabili dute: “Salkin elkarteko hainbat tabernen eta ostalaritza denden aldetik ordenantzaren aldaketarako eskaerak egin izan dira”.

Parte hartzeko sistema

  • Parte hartzea: Edozeinek parte har dezake proposamenak eta alegazioak aurkeztuz.
  • Proposamenak: Ataria zerbitzuan aurkeztu behar dira, bulegora bertara hurbilduz ala telematikoki: ataria@andoain.eus posta elektronikoa edo “Herritarren postontzia" atala www.andoain.eus webgunean.
  • Epea: Hogei lan eguneko epea, udalaren webgunean iragarkia argitaratu eta hurrengo egunean hasita.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!