Kopa irabazi eta gero, Gaztañagaren taldea Europa League txapelketan jokatzeko sailkatu zen. Ligaskara sartu aurretik, Greziako Aris Salonika taldea garaitu beharko du. Joan etorriko neurketa izango da:
- Uztailak 25, osteguna. 20:30. Aris Salonika-AEL Limassol
- Abuztuak 1, osteguna. 19:00. AEL Limassol-Aris Salonika
Zipreko Liga
Abuztuaren 24an abiatuko da Liga, eta lehen jardunaldian Gaztañagaren taldeak Anorthosis taldea hartuko du etxean.
Irailaren 27an, aldiz, aurreko denboraldiko liga txapelduna eta kopa txapelduna elkarren aurka arituko dira Zipreko Superkopan. Aurtengoan APOEL eta AEL Limassol taldeak izango dira.