Atzo, arratsaldean, Gaztetxera gerturatu zirenak musikaz, saskibaloiaz eta hiruko txapelketaz gozatzeko aukera eduki zuten. Txapelketari dagokionez, 3. postuan Geriatrik taldea gelditu da. 2. postuan, berriz, Katalina Wildcats. Irabazlea Iurra Team taldea izan da.
Ikusleak hiruko txapelketan lehiatzeko aukera eduki zuten urtero bezala. Zerbait jateko eta edateko aukera ere izan zuten musikak ingurua alaitzen eta girotzen zuen bitartean.