Musika emanaldia Sorabillako harrera etxean

Jon Ander Ubeda 2019ko uzt. 26a, 19:42
Julia Blasco sopranoa eta Facundo Guerrero tenorea

Donostiako Musika Hamabostaldia Andoainera iritsiko da, hurrengo abuztuaren 1ean. “Hamabostaldi Solidarioa” izeneko zikloan, Julia Blasco sopranoa eta Facundo Guerrero tenorea Haendel, Mozart, Puccini edota Offenbach artisten piezak abesten arituko dira. Pianoan Sarah Pérarnaud arituko da.

Artista gazteen emanaldia izango da, Caritasen harrera etxean arratsaldeko 19:00tan hasiko dena. Sarrera doakoa izango da. Julia Blasco, esaterako, Elcanori buruzko animaziozko filmean pieza batean bakarlari lanetan aritu da. 

 

Azken urteotan, Donostiako Hamabostaldia hiriburutik irten eta egitaraua hainbat herrietara eraman du. Aurtengoan, Andoainen emanaldi bat eskainiko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!