Abuztuko bigarren asteburuan, auzotarren elkarbizitza areagotzeko hitzorduak iragarri dituzte. Baserriz baserri egiten duten oilasko biltzea, alde batetik, eta auzotarren arteko bazkaria, bestetik. Abuztuaren 15ean eta 16an iritsiko dira ospakizun handiak.
Aurtengo egitaraua:
Abuztuak 10, larunbata
- 06:00 Oilasko biltzaileak Buruntza auzoan, trikitilariekin.
- 15:00 Oilasko biltzaileen bazkaria.
Abuztuak 11, igandea
- 13:30 Bazkaria Gaztañagan, Elustondo anaiarrebekin.
- 19:00 Auzoen arteko herri kirolak eta trikitixa.
Abuztuak 15, osteguna
- 10:00 XVII. San Roke kros igoera. Izen-ematea ordubete lehenago irekiko da.
Abuztuak 16, ostirala. San Roke eguna
- 10:30-11:00 Trikitilarien kalejira.
- 11:00-11:30 Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi bertsolariak.
- 11:30 Meza.
- 12:00 Urkiko dantzarien saioa, txistularien laguntzarekin. Umeentzako jolasak. Ondoren, toka
- txapelketa. Saria irabazlearentzat.
- 14:00 Auzotarren bazkaria, bertsolariekin batera