Eskolako materialaren erosketa diruz laguntzeko deialdia

Jon Ander Ubeda 2019ko abu. 1a, 13:31

Irailean, ikasturtea hastearekin batera, ikasleen gurasoek gastu handi samarrari aurre egin behar izaten diote. Gastu horrek estuasun ekonomikoak dituzten etxe askoren ekonomia are gehiago zailtzen du. Irailera begira, Andoaingo Udalak premian diren ikasleen beharrak asetzeko diru partida bideratu du.

Hauexek dira kanpaina berriaren ezaugarri nagusiak. Eskatzeko premian dagoenarentzat, hona oinarrizko informazioa:

  • Eskatzailea: Diru-laguntza eskatzailea haurraren aita, ama edo laguntza eskatu duen adingabearen tutorea.
  • Ikaslea: Andoaingo ikastetxeetako derrigorrezko irakaskuntzari dagokion 2019ko ikasturtean matrikulatuta egon behar du.
  • Eskolako materiala: Arkatzak, boligrafoak, koadernoak, zoruak, testuliburuak, gutunontziak, artxiboak, zorroak, kalkulagailuak. Teknologia, musika eta plastiko hezkuntzako elementuak ere. Eta orokorrean, eskolaren bitartez egindako edozein materia eskaera.
  • Laguntza eskatzeko epea: Irailaren 1etik 30era.
  • Laguntza kopurua: Urteko diru sarrera gordinen araberakoa izango da:
    100 euro: Etxekoen urteko diru sarrera 15.420 eurokoa edo gutxiagokoa denean.
    75 euro: Etxekoen urteko diru sarrera 15.420,01 eta 20.000 euro artekoa denean.

Herrian egindako erosketa: Laguntzak eskuratzeko funtsezkoa izango da udalerriko dendetan egindako faktura edo erosketa tiketa aurkeztea. Fakturan, materialaren xehetasunak azalduko dira. Erosketa data abuztuaren 1etik irailaren 30aren arteko datakoa izango da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!