Hona sailkapenak:
Emakumeetan:
- Vanessa Pelaez (Andoain) 48:50
- Leire Lopez (Donostia) 51:29
- Lourdes Colomo (Zizurkil) 52:36
Gizonezkoetan:
- 1.- Ekaitz Kortazar (Durango) 43:26
- 2.- Raul Gomez (Lasarte-Oria) 43:37
- 3.- Unai Arroyo (Tolosa) 44:01
Azpimarratzekoa da Vanessa Pelaez Andoaingo gazteak lortutako lehen postua. Errepidean emaitzak onak lortu izan dituen arren, mendia du gogoko Pelaezek, eta azken urteetan hainbat lasterketa irabazi ditu. Batik bat, Euskal Herrian zein Kantabrian.
Berak helmugan aitortu duenez, "Mendira jotzen dut ahal dudan gehienetan. Hor gozatzen dut gehien, eta gainera, lasterketetan egundoko giroa topatzen dut lasterkarien artean. Egun, Kantabrian bizi naiz, baina Andoainera etortzen naizen aldiro, Buruntza aldera abiatzen naiz beti, entrenatzera. Akaso, jendeari, mendi inguru horrek ez dio gehiegi erakarriko, harrobi zakarra dela eta, baina ni hortik ibiltzen naiz beti; kapaz naiz bi alditan edo gehiegotan igo eta jeisteko egun berean. Aurten pena handia daukat, ezingo baitut parte hartu abuztuaren 11n bertan ospatuko den mendi krosean, San Roke jaien baitan. Nire etxean lehiatzen dudala sentitzen dut mendi kros horretan, baina tira...".
Malkar krosaren ostean, Jai Batzordeak hamaiketako bikaina prestatu du korrikalari guztientzat, eta baita ere, mezan izan diren Alberto Agirre abesbatzako kide eta auzotarrentzat.