Esku pilotako hiru partidu jokatu dira Goiburuko pilotalekuan eguardian, zein baino zein ikusgarriagoa. Emakume gazteek ekin diote pilotari lehenbiziko; Mendizabal-Oses 18/Zubizarreta-Agirre 16 izan da emaitza. Gaztetxeak antolatu ohi duen txapelketako finalaren errebantxa ere jokatu da: Loidi-Amondarain 18/Jauregi-Santakruz 16. Bestalde, Gazteleku pilota eskolako lau gaztetxoek, Iñaki Lopez de Munain, Eneko Uria, eta Julen eta Mikel Gaztañaga anaiek, partidu polita osatu dute.