Goiburuko jaiak 2019

Gizonezkoa zendu da Goiburun, bihotzekoak jota

Jon Ander Ubeda 2019ko abu. 3a, 21:56

Gizonezkoa zendu da gaur iluntzean, Goiburuko festetan erromerian parte hartzen ari zenean. Ondoezik sentitu da eta bertan ziren medikuek artatu dute, hasiera batean. Bi anbulantzia agertu dira segidan, baina osatzeko saiakerak ez dira nahikoa izan. Bertan zendu da. Gizonezkoa jatorriz amasarra zen. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!