Auzoetako taldeak honako tiralariekin osatu dira:
Goiburu: Poti, Beloki, Malou eta Nagore; Buruntza: Mikel eta Jon Jauregi, Alazne eta Miren; Etxeberrieta: Nika, Iñaki, Alba eta Irati; Santa Krutz: Leire eta Aritz Otermin, Arberas eta Irati; eta azkenik, Sorabilla: Andoni, Xabi, Koldo eta Arkaitz.
Egundoko giroa bizitu da Goiburun, eta kirolaz gain umorea ere presente egon da lehian, traktorearen gainean turistez jantzita ibili diren Estebe Lopez de Munainek eta Garikoitz Etxabek jarri dutena batez ere. Auzoen arteko herri kirolen ligak Buruntzan izango segida, abuztuaren 11n, San Roke jaietan.