Xirimiria nagusitu da Goiburuko zelaietan, auzoen arteko herri kirolen liga bukatu bezain pronto, eta frontoiko estalpean ospatu behar izan da sagardo dastaketa. Nolanahi ere, eztarriak sagardoarekin bustitzeko eta pintxo goxoak dastatzeko gogoz azaldu da makina bat jende.