Hitzaldia Urigainen, G7a ardatz hartuta

Jon Ander Ubeda 2019ko abu. 8a, 08:11

G7 gailurraz geroz eta gehiago entzungo da hurrengo egunetan, masa hedabideetan. Nazioarteki herrialde aberatsenen bilkura da, eta abuztuaren 23an hasita Miarritzen izango da. Gailur horri aurre egiteko gizarte mailako eragile ugari batu dira. 

Eta, besteak beste, aste bat lehenago kontragailurra antolatu dute Hendaian. G7az eta kontragailurraz hitzaldia eskaintzera Aitor Servier hurbildu zen Andoainera. Bertsolaria eta Antzina mugimenduko bozeramailea da. Urigainen egin zen hitzaldia G7aren aurkako taldeak eta Ernaik antolatu zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!