Garcia nagusi Cabanillaseko xisterako finalean

Aiurri 2019ko abu. 10a, 09:23

Garcia-Garat bikotea abuztuaren 3an jokatu zen finalean 1-2 nagusitu zen, Ibañez-Olazagazti bikotearen aurka.

Bigarren mailako finalean jokatu zuen andoaindarrak. Baita irabazi ere. Lehenengoan Ibañez eta Olazagazti nagusi izan ziren. Xisterakoek prentsa ohar bidez zabaldu dutenez, “huts asko egon ziren bien aldetik, baina batez ere bikote urdinaren aldetik. Garat oso urduri aritu zen, erraztasun handiak emanez aurkariei, eta aurrean Ibañezek ederki asmatu zuen tantoak amaitzerako garaian. Bigarren jokoan urdinak erabat aldatu ziren. Garat atzean lasaitu egin zen, eta aurrean Garciak konfiantza gehiagorekin Olazagaztirengan pilota jartzen saiatu zen, Donibane Lohizuneko atzelaria menderatzeko asmoarekin, eta lortu egin zuten. Gorriak beti atzetik ibili ziren, eta azkenean Garciak eta Garatek neurketa berdintzea lortu zuten. Hirugarren jokoan ez zen kolorerik izan. 0-5”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!