Buruntzako jaiak 2019

Auzoen arteko herri kirolen liga jokatu da Buruntzan

Buruntzak irabazi du auzoen arteko herri kirolen lehia, gaurkoan. Hiru proba izan dituzte proban: zaku karrera, toka eta karretillarekin lasterka. Festa polita sortu da Buruntzako auzoan, bazkariarekin lehenbizi eta herri kirolekin ondoren.

 

 
 
Hona zeintzuk hartu duten parte hiru probetan:
* Buruntza: Sebastian Intxauspe, Ainhoa Aiertza, Edurne Telletxea, Urtzi Nazabal, Miren Dominguez eta Joxi Telletxea. 
* Goiburu: Maitane Lopez de Munain, Iñaki Lopez de Munain, Nagore Ormaetxea, Iker Mujika, Ander Zabala eta Maialen Lopez de Munain.
* Sorabilla: Lierni Iturralde, Xabier Alkorta, Manex Etxeberria, Maider Arabaolaza eta Arkaitz Amenabar.
* Santa Krutz: Koro Ubillos, Juan Ramon Urresti, Antton Arruti, Leire Otermin, Aritz Otermin eta Leire Otermin.
* Etxeberrieta: Iñaki Etxeberria, Arantxa Letamendi, Iñigo Aginaga, Virginia Arruabarrena, Dani Pardabilla y Lurdes Venero.
 
Gaurko saioaren ondoren, hona nola dagoen sailkapena:
1.- Buruntza, 31 puntu.
2.- Sorabilla, 24 puntu.
3.- Goiburu, 22 puntu.
4.- Santa Krutz, 21 puntu.
5. Etxeberrieta, 16 puntu.
 
Ligaren azken saioa Sorabillako jaietan jokatuko da, irailaren 8an.
 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!