Goiburu Golf Clubeko ordezkaritza Britainia Handian

Jon Ander Ubeda 2019ko abu. 13a, 08:38
Oihana Etxezarreta

Goiburu Golf Clubeko Tomas Begiristain, Jon Herrero eta Oihana Etxezarreta Britainia Handian dira egun hauetan, British Boys eta British Girls txapelketetan parte hartzen. Lehen bi jardunaldietan, Stroke Play modura arituko dira, eta lehen 64 partaidek Match Play-a jokatuko dute. Andoaingo klubak gogora ekarri duenez, 2010ean Adrian Otaeguik txapelketa hartan irabaztea lortu zuen.

 

Uda hasieran Neguriko txapelketa irabazi zuten Oihana Etxezarretak eta Tomas Beguiristainek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!