Buruntzako jaiak 2019

Sara Alonso eta Aitor Regillaga bizkorrenak San Rokeko kros igoeran

Xabier Lasa 2019ko abu. 15a, 18:58

Sara Alonso donostiarra eta Aitor Regillaga tolosarra izan dira hanka arinenak San Rokeko kros igoera. Buruntza auzoko jaien baitan jokatu da, gaur goiz partean. 65 korrikalarik egin diote aurre Gaztañaga sagardotegitik irten eta San Rokeko aterpean amaitu den 11,5 kilometroko ibilbide malkartsuari.

Hona sailkapenak:

Emakumezkoetan:

1.- Sara Alonso (Donostia) 01:06:33

2.- Lourdes Colomo (Zizurkil) 01:08:09

3.- Marina Gonzalez (Irun) 01:12:01

 

Gizonezkoetan:

1.- Aitor Regillaga (Tolosa) 55:16

2.- Jon Ugalde (Andoain) 55:43

3.- Aritz Mujika (Andoain), 56:55

 

Antolatzaileek korrikalarik ondo zaintzeko ohitura hartuta daukate aspalditik, eta aurten ere hamaiketako bikoitza eskaini diete. Aterpeko helmugan bertan lehena, Buruntza auzoko beheko partean bigarrena, Iturralde Zabala familiaren eskutik. Aldi berean, helmugan hainbat opari zozketatu dira korrikalari guztien artean.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!