Ganbara SKT saskibaloi taldeak denboraldia hasiko du

Aiurri 2019ko abu. 26a, 10:24

Andoaingo saskibaloi taldeak denboraldia hasiko du irailaren 2an, arratsaldeko 18:00etan Allurralde kiroldegian. Emakumezkoen taldea egin nahi dutela nabarmendu dute, baina taldea osatzeko jokalari gehiago behar dituzte. Deialdia neskentzako eta mutilentzako irekita dago:

- 2002/2003 jubenil maila, gizonezkoak.

- 2004/2005 kadete maila, gizonezkoak.

- 2006/2007 infantil maila, gizonezkoak.

- 2006/2007 infantil maila, emakumezkoak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!