Eskolako materiala erosteko diru-laguntzak

Eskaera aurkezteko epea irailaren 1etik 30era bitartekoa izango da, goizeko 08:00tatik 14:00etara. Eskabidea Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoan entregatu beharko da, Ambrosia Olabiden 3. solairuan.

Andoaingo udalak eskolako materiala erosteko laguntza progamaren oinarriak onartu zituen pasa den uztailean, 15.000 euroko aurrekontuarekin. Ekimenaren helburua behar gehien duten familiak laguntzea eta bertako komertzio txikia sustatzea dela dio Udalak.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, ezinbestekoa izango da gutxienez 6 hilabetez Andoainen erroldatuta egotea. Horrez gain, andoaingo komertzioetan erositakoaren tiketa aurkeztu beharko da. Udalak adierazi duenez, diru-sarreren arabera bi diru-laguntza jaso daitezke; batetik, 15.420 euroko edo gutxiagoko diru-sarrerak dituztenek ikasle bakoitzeko 100 euro jaso dezakete. Bestetik, 15.420,01 eta 20.000 bitarteko diru-sarrerak dituztenek 75 euro jaso dezakete ikasle bakoitzeko. 

Eskaera aurkezteko epea irailaren 1etik 30era bitartekoa izango da, goizeko 08:00tatik 14:00etara. Eskabidea Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoan entregatu beharko da, Ambrosia Olabiden 3. solairuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!