Rikardo Arregi oroituz, film laburra errodatu du Maluta Filmsek

Maluta Filmsek bukatu du Rikardo Arregiri buruzko film laburraren errodajea. Andoainen eta Usurbilen egin dute errodajea. Euskaraz egindako fikziozko film labur honen bidez, beste ale bat jarri nahi dute Rikardo Arregi nor izan zen ezagutarazteko bidean, haren heriotzaren 50. urteurrena bete den honetan.

Pentsalaria, sustatzailea, ekintzailea eta proiektu askoren egilea, euskaltzale sutsu hau bere burua iraultzailetzat zuen belaunaldi baten kide izan zen; izan ere, tradizioaren eta baserriko munduaren mugak gainditu eta euskal gizarte berria sortzea zuten amets: modernoa, euskalduna eta progresista. Proiektua gauzatu ahal izateko, bere artikulu, hitzaldi eta liburu ugaritan barreiatu zituen iritziak bildu dituzte, eta, ardatz hartu dute, izan zuen eraginaren ondorioz, Usurbilen eman zuen hitzaldia, 1966an, euskal gizarte eta kulturgintzako izen handiko pertsonen aurrean, Udarregi bertsolariari egin zitzaion omenaldian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!