“Emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa sustatzea da eskolaren helburua”, Lainezek gogoratu duenez. “Horretarako, espazio bat sortu nahi da emakumeek besteen esperientziak partekatzeko, eta batez ere, emakumeen arteko sareak sortu, ezagutu, lagundu, topatu eta disfrutatzeko. Horretarako programazioa anitza prestatu da. Aurreko urteetan martxan jarritako ikastaro batzuk errepikatu egingo dira, baina berrikuntzak ere badatoz”.
Maider Lainezek Andoaingo emakume guztiei gonbidapena luzatu die ikastaroetan parte har dezaten.
Honako ikastaroek osatzen dute eskaintza: batukada feminista, sendabelarrak, autoestimua lantzen, mindfulness, menopausia eta autoezagutza, mendi orientazioa, emasolas (emakumeen arteko elkarrizketa feministak), ondoezak berr-ikusten, autodefentsa feminista eta jatorri anitzetako emakumeen elkargune kulturala.
Doakoak dira ikastaro guztiak, eta zaintza zerbitzua egongo da (aurretik izena eman behar da).
Informazioa eskatu edota izena emateko, honako helbideak jarri dituzte:
- Andoaingo Udaleko webgunean: www.andoain.eus/berdintasuna.
- Andoaingo Udaleko Berdintasun lansaila: Urigain eraikina 1, bulegoa. Telf: 943300830. Emaila: berdintasuna@andoain.eus
- Andoaingo Udaleko Ataria zerbitzuan.