Leire Pajares Andoaingo gaztea, Miss lehiaketan

Xabier Lasa 2019ko ira. 12a, 12:47

Leire Pajares Plata Andoaingo gazteak Euskadi ordezkatuko du Fuerteventuran (Kanariar Irlak) larunbatean ospatzekoa den Nazioarteko Miss Internacional España Lehiaketan. Leire Karrika auzoan bizi da eta 19 urte ditu. Aste osoa darama Kanariar Irletan, hautagaiak irudiaren munduarekin zerikusia daukaten hainbat ekitaldietan (harrera ofiziala, argazki sesioa, prentsaurrekoa...) parte hartzera behartuta baitaude, lehiaketa heldu bitartean. Kike Pajares eta Leonor Plata gurasoak gertu izango ditu lehiaketan, larunbatean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!