Akordioa onartzea oso gogorra izan dela aitortu du Zubizarretak: batetik, bi pertsona gartzelaratuko dituztelako bost hilabetez, 16 lagunek lana galduko dutelako gaitasungabetzeen ondorioz eta 50.000 euro inguruko isuna ordaindu beharko dutelako; bestetik, akordioa kontraesan handia dela adierazi du suposatzen duenagatik. Gainera onartutako akusazioak oso larriak direla eta eurentzako oso gogorra izan dela gehitu du Ekainek beste gauza askoren artean.
Bestalde, arestian esandakoari honako hau erantsi dio Zubizarretak: "Iraganean nahaspilatu nahi gaituzten estrategien aurrean, guk etorkizunera begiratu nahi izan dugu, eta norabide horretan 45 herritarrek espetxea ez zapaltzea lehenetsi dugu. Espetxeak hustu behar ditugu, ez bete".