2019/09/19 - 2019/09/28 18:00

Manu Izagirreren omenaldia

Manu Izagirreren omenaldia
Andoain

09:30 Oroimena. Manu Izagirre atzo, gaur eta beti.

Lagun eta lankideen parte hartzea. (5 minutu gehienez)

Bastero Kulturgunea. Ondarreta Kalea, 1B. 

12:00 Omenaldia. Manu Izagirreren sua.

Ibilaldi musikatua, bertsoak, aurreskua, txalaparta etab. Manuren oroimena pizturik eta bizik gera dadin Ortzaikako karobiaren piztuera, asistentzia irekia familia eta lagunekin batera.

Zumea plazatik Ortzaikako karobira (Andoain).

14:30 Ospakizuna. Manu Izagirre omenduz.

Zabala sagardotegian bazkaria. (Sagardotegiko menua: 30 euro pertsonako) Aforoa: 120 pertsona.

Zabala sagardotegia. Goiburu Auzoa, 5, 20150 Aduna.

Bazkarira joan ahal izateko, nahitaezkoa da bazkarirako apuntatzea, Irailaren 21a izango da azken eguna apuntatu daitekeena.

Izena emateko:

Xabier Arruti 699487683 (burdinataldea@hotmail.com)

Alberto Santana 669189526 (alberto.santana.ezkerra@gmail.com)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!