Zumea plazan, Euskalduna Mendigoizale elkarteko kideek prestatutako hamaiketakoarekin gozatu ahal izan dute. Plazan, amaiera ekitaldia ospatu da, eta bertan, Mikel Iturria txirrindulariari eta Nahikari Garcia futbol jokalariari omenaldi txikia eskaini zaie, kirolean nabarmentzen ari direlako. Iturriak Andoaingo Txirrindulari Eskolaren eta Andoaingo Udalaren oroigarri bana jaso ditu. Garciak ezin izan du agertu, gaurko entrenamendu saioak galerazi diolako; bere aitak jaso ditu oroigarriak. Ekitaldiarekin amaitzeko, Andoaingo Udaleko ordezkari politiko guztiak oholtzara igo, eta Alzheimearren inguruko adierazpen instituzionala irakurri dute, gaixotasun horren Munduko Egunarekin bat eginez.