Pentsio duinen aldeko asteleheneroko elkarretaratzea burutu dute Andoaingo pentsiodunek gaurkoan ere. Ekitaldian zehar gogoratu dutenez, hurrengo hitzordua astelehenean izango da, baina ez ohiko lekuan, Goikoplazan, baizik eta Donostian Alderdi Ederren, 12:00etatik aurrera. Izan ere, Helduen Eguna antolatu du bertan Donostialdeko eta Oarsoaldeko Pentsiodunen Batzarrak, "Helduak borrokan bizitza duinaren alde" lelopean.