Jakintza handiko gizona zen arkeologia gaietan, eta taldekideek maisutzat hartzen zuten. Bere izaera apala ere nabarmendu izan dute. Izagirre Aldundiko arkeologia saileko arduradun ohia zen, eta azken urteetan Burdina taldean bolondres gisa aritu izan zen. Horrez gain, hainbat kultur ekimenen sorreran eta garapenean parte hartu zuen Izagirrek, besteak beste, Albaola Itsas Kultur Faktorian edota Igartubeiti baserri museoan.
Ekitaldi sorta larunbatean
- 09:30 Basteroko hitzaldi aretoan, bera ezagutu zuten hainbat pertsonek eta Leitzaran bailara inguruko hainbat udal ordezkarik hitza hartuko dute. Gogoan hartuko dute ez bakarrik bere nortasuna, baita ondare historikoaren berreskurapenean erakutsi zuen kemena ere.
- 11:00 Zumea plazan omenaldi ekitaldia burutuko da, Ortzaikako karobira kalejiran abiatzeko. Goiburun kokatzen den karobian bertsoak, txalaparta hotsa, abestiak eta Izagirreren oroimenezko hitzak nagusituko dira.
- 14:30 Adiskide eta lankideek bazkaria ospatuko dute sagardotegian.