Andoainen ahoz aho dabilen ezustekoa

Kafetegian, lantokian, eskolarako bidean edo kalean andoaindar askoren mintzagaia izaten ari da bart gaueko gertaera. Istripua baino gehiago, ezbeharra izan zen. Zorionez, ez zen zauriturik izan. Hori bai, gertaerak irudi ikusgarriak utzi zituen. 

Herrigunea zeharkatzen duen errepide nagusian, Kaleberria 9 kalearen pare horretan, ibilgailua iraulita geratu zen. Gaueko 21:30ak jotzeko ziren. Antza, abiadura handiaren eraginez eta auto gidariak egin zuen mugimenduaren eraginez, ibilgailuaren kontrola galdu eta autoa iraulita geratu zen. Une horretan –ostegun iluntzean pintxo potea da Andoainen– jendetza zebilen kalean, eta ezbeharraren irudiak azkar batean zabaldu ziren. Anbulantzia eta Udaltzaingoa gerturatu ziren lehenik, eta Ertzaintza ondoren. Zauriturik ez zen izan, eta trafikoa hainbat minutuz itxita egon zen. Ibilgailua bazterrera eraman eta beharrezkoak ziren azterlanak eta txukunketa lanak egin eta gero, trafikoa berrezarri zuten. Ikusi beharko da ikerketak zein ondorio dakarren. Udaltzaingoak atestatua egin du, eta hurrengo egunetan epaileak erabakiko du Andoaingoa bertakoa den gidariaren aurka zer nolako neurriak hartuko dituen. Argi dirudielako erantzukizun osoa gidariarena dela.

Oharra:
Hiru argazkietako bi Aiurriko erredakziora helarazitakoak dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!