Lankideen arteko apustua

Ruben Medina eta Ekain Gorrotxategi andoaindarrak lankideak dira, eta hainbat lankideren laguntzaz, apustua egin dute. Lana honakoa zen: Ea nor iritsi lehenago plazara, Adarramendira igo eta gero. Medina mendi bizikletaz abiatu da eta Gorrotxategi lasterka. Denborak, jarraian.

Denbora partziala, Adarramendin:

  1. Ekain Gorrotxategi lasterka  1:01:01.
  2. Ruben Medina mendi bizikletaz 1:13:51.

Denbora totala, Adarramendira igo eta Goikoplazara jaitsi eta gero:

  1. Ruben Medina 1:36:40.
  2. Ekain Gorrotxategi 1:40:01.

Igo eta jaitsi bakoitzak nahi zuen bidetik egin zezakeen.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!