Jende Xumea, Bolivia bihotzean iltzatuta

Ainhoa Gil 2019ko urr. 12a, 18:33

Andoaingo La Salle ikastetxean ikasi duten hamabi gaztek Boliviako Santa Cruz de la Sierra hirian pasa dituzte uda honetako 35 egun, boluntario lanak egiten. Hunkituta etorri dira bidaiatik, han bizitutakoa eta ezagututako jendea burutik kendu ezinik

Esperientzia intentsoa, barru-barruraino iristen den horieta-koa bizi izan dute hamabi gaztek pasa den uda honetan. "Aldatuta etorri gara bidaiatik. Gauza askotaz konturatzeko balio izan digu. Hango egoera ikusita, hemengo bizi kalitateaz jabetu gara, eta baita gure arazoen txikitasunaz ere", diote.Maider Arano, Kristina Artola, Endika Merketegi, Ekhi Merketegi, Garbiñe Aizpurua, Laida Regillaga, Aiora Escudero, Luis Escudero, Candela Manjon, Amaia Garcia, Olaia Garcia eta Juan Andres Fernandezek osatzen dute Andoaingo Jende Xumea taldea. Andoaingo La Salle ikastetxearen proposamenez hasi ziren biltzen, duela bi urte. "1999 eta 2000 urteen artean jaiotakoak gara, eta Luis Escudero irakasleak proposatuta hasi ginen biltzen. Boluntariotza zer den ikasi, gure artean ezagutu..., bi urteko bidea egin genuen Boliviako egonaldia iritsi arte. Bagenekien proiekturen batean parte hartuko genuela, baina ez genekien nora joango ginen eta, bitarte horretan, formakuntza ezberdinak egin genituen", azaldu du Maiderrek.

Jende Xumea ekimena

La Salle ikastetxearen gobernuz kanpoko erakundea da Proega, eta horren barruan sartzen da Jende Xumea ekimena. Andoainen bezala, La Salleren beste hainbat ikastetxetan ere martxan dute boluntariotza ekimen bera. "Aurrez proiektuan parte hartu duten beste talde batzuetako kideekin biltzeko aukera ere izan genuen, haien esperientziaren berri izateko", jakinarazi dute.

Diru-iturriak

Iazko abenduan jakin zuten Boliviako La Cruz hirira joango zirela. "Aurrez ere hasiak ginen dirua biltzeko modu ezberdinak lantzen. Izan ere, ez genekien nora joango ginen, baina bai norabait joango gi-nela. Horrela, bigarren esku-ko azokan parte hartu genuen iaz eta guk egindako poltsak eta kamisetak saltzen ere hasi ginen", azaldu du Kristinak. "Instagrameko kontuan zozketa ezberdinak abiarazi genituen, dirua lortzeko. Nolanahi ere, dirulaguntzak izan dira gure diru-iturri nagusi", gaineratu du Ekhik.

Umezurztegian

Uztaila erdialdean abiatu ziren Boliviara eta 35 eguneko ego-naldia egin dute bertan. San-ta Cruz hirian, umezurztegi bateko haur eta gaztetxoei laguntzen aritu dira La Salle-Berrozpeko Jende Xumea tal-deko hamabi kideak. "Horrez gain, gizarte-laguntza eskaintzen duen plataforma batean ere aritu gara; janaria banatzen, eskolako lanak egiten laguntzen, hormak margotzen, gaztetxoekin futbolean jolasten..., denetarik egitea egokitu zaigu", azaldu dute.

Esperientzia sakona

Hunkituta etorri dira gazteak. Halaxe azaldu du Kristinak: "Inork ez genuen espero han bizitu duguna bizitzea. Bage-nekien umezurztegi batera gindoazela eta esperientzia berezia izango zela, baina inoiz ez genuen pentsatuko bertako gaztetxoekin hain harreman estua eta sakona egingo ge-nuenik. Hilabete pasatxo egin dugu haien artean, eta betirako aldatu gaituela esan dezakegu".

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
  • Zizurkil: Ogi-zuri okindegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!