Ondasunak publiko egitearen aferari eratzun dio gobernu taldeak oposizioari

Jon Ander Ubeda 2019ko urr. 12a, 08:39

Gobernu tadeko kide diren PSE-EE eta EAJ-PNV alderdiek oposizioak gardentasunari buruzko eskaerak baztertu eta urriko Udal batzarraldirako egitasmoa prestatzen dabiltzala iragarri dute.

Ohar osoa:

“EH Bildu eta Elkarrekin Podemos oposizioko taldeek aurkeztutako eskaerari erantzunez, Gobernu taldetik (PSE-EE eta EAJ) argitu nahi dugu zinegotzi guztiek egin dugula, legeak agintzen duen moduan, legealdiaren hasieran ditugun ondasunen deklarazioa. Era berean, argi utzi nahi dugu ez dela egia PSE-EEk eta EAJ-k erabaki dutela udal web orrian Udaleko hautetsien karguen ondasun deklarazioa ez argitaratzea, esan den bezala.

Gogorarazi nahi dugu, aurreko legegintzaldian, EH Bildurekin gobernuan, barne araudi dokumentu berri bat lantzen aritu ginela. Dokumentu honek, Udalaren eta Udaleko alderdi politikoen barne funtzionamendua, zehaztu eta arautzen dituela. Bilera horietan, ondasunak argitaratzeko eredu berri bat adostuko genuela alderdien artean erabaki genuen. Guzti hau aurreko legealdian gertatutakoa ekiditzeko. Horregatik, ekainean, legealdi hasieran alderdien artean adostu zen ez zirela ondasunak publikatuko oraingoz, EAJ-tik eredu berria aurkeztu bitartean non, gardentasuna, herritarren informazio eskubideak eta datu babesen legeak bermatzen ziren. Datozen egunetan urriaren 31ko osoko bilkurara eramango den eredua izatea espero da, ondasunen aitorpenak jendaurrean jarri daitezen.

Gobernu honek, oposiziotik isurtzen den demagogia alde batera utzita, gardentasunean atzerapausorik egongo ez dela konpromisoa adierazten du. Hori bai, garbi utzi nahi du gobernu taldearen kudeaketako denborak, berezko gobernu taldeak markatuko ditu”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!