EAJ-PNVk ontzat eman du Aldundiaren iragarpena

Aiurri 2019ko urr. 15a, 20:17

Aurreko astean Aintzane Oiarbide Errepide eta Azpiegitura saileko Foru Diputatuak A15, N1 eta herriko sarreraren arteko lotunea “arintzeko konpromisoa” agertu zuen. EAJ-PNVk poza agertu du, iragarpenarekin.

Hedabideetara ohar hau igorri dute:

"Jeltzaleok poztasun handiz hartu dugu Aintzane Oiarbide Errepide eta Azpiegitura Foru Diputatuak azken egunetan publikoki hartutako konpromisoa; 2019-2023 legealdi honetan bertan A15, N1 eta herriko sarreraren arteko konexioa arintzeko konpromezua proiektu berri baten bidez, egunero sortzen diren auto-ilarei konponbidea emateko.

Beste behin ere egiaztatu da iraganeko konfrontazio politika eta estrategien aurrean, elkarrizketa eta instituzio ezberdinen arteko elkarlana askoz ere onuragarriagoa eta eraginkorragoa dela Andoaingo herriarentzat".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!