2019/10/23 - 2019/10/25 12:00

Lehiaketa

"Gomendatzen dizut..." lehiaketa

"Gomendatzen dizut..." lehiaketa
Gazte Informazio Bulegoa, Andoain

Gazte Informazio Bulegoak 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduriko lehiaketaren edizio berria antolatu du. Xedea udako edo oporraldiko informazio interesgarria partekatzea da.

Antolatzaileek deialdiaren berri eman dute, ohar bidez: "Gazteek irteera bat egiten dutenean edo oporretara joaten direnean, lekuei buruzko informazio interesgarri askorekin etortzen dira, informazio hau gurekin konpartitzea nahiko genuke gomendio moduan. Guretzat, edozein gomendio baliagarria da, ostatuen ingurukoak, lekuak, herriak, museoak, jatetxeak, ekintzak, paisaia ikusgarriak eta abar".

Lehiaketan parte hartu nahi duenak gomendatzeko bi arrazoi idatzi behar ditu, eta argazki bat itsatsi. Gomendioak aurkezteko epea datorren urriaren 25ean amaituko da. Ondoren, "gomendio guztien artean zozketa bat egingo da azaroaren 8an. Eta guztiak ikusgai izango dira, azaroan zehar, Gazte Lokalean". 

Oharra: Gomendioak Gazte Informazio Bulegoan aurkeztu behar dira (Pio Baroja kalea 1, behea), edo posta elektronikoz bidali (gazteinformazioa@andoain.eus). Saria, berriz, 70 eurokoa izango da Andoaingo edozein dendetan gastatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!