Manou txikia kaioekin hazi da. Taldeak hegoalderanzko bidaia egin behar du, eta atzean ez geratzeko asmoz, Manou gogor saiatzen da hegan egiteko teknikak ikasten eta hobetzen. Baina inguruko enaren bidez ohartuko da bera elai bat dela, eta oso bestelako ezaugarriak eta bizimodua dituztela bera bezalakoek. Erabaki gogorra hartu beharko du orduan: familiatzat duen kaio taldearekin jarraitu, ala enaren bandora jauzi egin.
Zuzendariak: Christian Haas eta Andrea Block. Herrialdea: Alemania (2017). Generoa: Animazioa, komedia. Iraupena: 89 min. Hizkuntza: Euskara. Ekoiztetxea: Luxx film.