Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019

Eñaut Martikorena irabazle, Bastero Kulturgunean burutu den saioan

Ainhoa Arozena 2019ko urriaren 19a

Bertsolariak epaiaren zain, Bastero Kulturguneko saioaren amaieran.

Gaur arratsaldean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdena jokatu da Bastero Kulturgunean. Eñaut Martikorena hernaniarrak irabazi du saioa, finalerdietarako txartela eskuratuz. Unai Mendizabal zizurkildarra hirugarren postuan geratu da eta seigarrenean Beñat Iguaran amasarra.

Hauxe arratsaldeko sailkapena:

1.- Eñaut Martikorena Lizaso: 476 puntu.
2.- Iban Urdangarin Lardizabal: 467 puntu.
3.- Unai Mendizabal Jauregi: 460,5 puntu.
4.- Iñaki Apalategi Astigarraga : 458,5 puntu.
5.- Asier Azpiroz Iztueta: 458,5 puntu.
6.- Beñat Iguaran Amundarain: 447 puntu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!