Gaztetxeko urteurreneko ospakizunak

Aiurri 2019ko urriaren 31

Txirrinpoteoa izeneko ekimenarekin abiatuko da, gaur arratsaldean. Eta iganderako haurren eguna iragarri dute. Ekitaldi nagusiak azaroan zehar izango dira.

Hauxe Andoaingo Gaztetxeko urtemugaren egitaraua:

Urriak 31, osteguna: 

  • Urtemugaren hasiera eta 18:30etan gaztetxetik Txirrinpoteoa.

Azaroak 3, igandea:

  • Umeen eguna. 17:00etan txokolatada, ikuskizuna eta sorpresa gehiago.

Azaroak 8, ostirala:

  • 22:30etan Txan Magoaren "Inpernutik datorren artista bat naiz ni" helduentzako ikuskizuna.

Azaroak 9, larunbata:

  • 10:30etan Artritis eta Arpavieja kontzertuak,

Azaroak 10, igandea:

  • 18:00etan VI. Dokumentala.

Azaroak 12, asteartea:

  • 18:00etatik 21:00tara bateria jotzeko ikastaro azkarra.

Azaroak 15, ostirala:

  • 19:00etan "Gazteria eta jokoa" hitzaldia: Zer dago apostu etxe eta joko aretoen atzean?

Azaroak 16, larunbata:

  • 17:00etan Mus Txapelketa eta ondoren pintxopotea. 22:30etan bakarrizketa "40 urte eta aldapan behera niek".

Azaroak 17, igandea:

  • 19:00tan kontzertu akustikoa Xabi (Señor No).

Azaroak 18, asteartea:

  • 18:00etatik 21:00etara bateria jotzeko ikastaro azkarra.

Azaroak 21, osteguna:

  • 20:00etan bertso afaria. Unai Muñoa eta Ander Lizarralde Punttuka bertso eskolarekin elkarlanean.

Azaroak 22, ostirala:

  • 22:00etan Unidad Alavesa eta Bams kontzertuak.

Azaroak 24, igandea:

  • 17:30etatik aurrera pelikula emanaldiak Zinema egunean.

Azaroak 30, larunbata:

  • 14:00etan Babarrunada.
  • 18:00etan Orkresta elektrotxaranga.
  • 22:30etan Gozategiren kontzertua eta, ondoren, DJ Bull.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!