Maider Lainez Andoaingo Alkateak, Petri Romero Berdintasuna Batzordearen zinegotziak eta Olga Bayon Berdintasun teknikariak aurkeztu dituzte aurten azaroaren 25aren inguruan antolatu diren ekitaldiak.
Romerok erreparaziorako eskubidea azpimarratu nahi izan du. “Indarkeria matxistaren biktimen duten erreparazio eskubideak egiarako eskubidea dakar; alegia, bizi izandako indarkeriaren, salaketaren eta emakumeen hitzen errelatoa egiazki entzuna izatea. Errelato hori zalantzan jartzne direnean, biktimizazio bikootza gertatzen da: emakume biktimek jasandako minari lotsa eta errundutasuna eransten zaio; bitartean, justifikatu egiten dira erasotzaileak”.
Indarkeria matxistaren biktimak artatzeko Andoaingo Udalak aurten onartu duen Tokiko Protokolo Interinstituzionala gogoratu du Romerok. “Dokumentu horren berritasun nagusia da berarekin dakartzan filosofia eta konpromisoa, ez soilik koordinazioa hobetzeari begira, baita erreparazioa modu transbersalean lantzeari begira ere”.
Hainbat ekimen, datozen asteetan
Hona zeintzuk diren aurkeztu dituzten ekimenak, Udaleko Berdintasun Batzordeak, Berdintasun sailak, Gizarte Zerbitzuak eta Gazte Lokalak antolatuta:
* Azaroaren 6a. Scape-Room. DBH4ko ikasleei zuzenduta, emakume errefuxiatuen inguruko ariketa. Gazte Lokala, 11:30-13:30.
* Azaroaren 8a. Indarkeria matxista bizitzen ari diren emakumeen autonomiarako zerbitzua ezagutarazteko hitzaldia. Bastero, 18:00.
* Azaroaren 14a. Nerea Barjolaren hitzaldia: “Indarkeria matxistari buruzko errelatoaren garrantzia”. Bastero, 18:30.
* Azaroaren 18a. Eztabaida AMASOLAS: “nola jokatu biolentziaren aurka?”. Bastero, 18:30.
* Azaroaren 20a. Zine-foruma: emakumeen salerosketa. Las Elegidas filmaren proiekzioa. Ondoren, hitzaldia: Iñaki Arteaga (sexu esplotaziora bideratutako giza salerosketaren aurkako borrokarako Ertzantzaren Talde Eraginkorra). Bastero, 18:00.
* Azaroaren 23a. Autodefentsa feminista tailerra. Izena emateko: berdintasuna@andoain.eus helbidera idatzita, edo 943300830 telefonora deituta. Allurralde kiroldegia, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.
* Azaroaren 25a. Indarkeria matxistaren biktimei omenaldia. Goikoplaza, 19:00.
* Azaroaren 29a. Memoria eraikiz ekimena. Mugarik Gabe GKE-k eta Hortzmuga Teatroak sortutako zentzumen esperientzia. Goizez ikastetxeetan eta arratsaldez Goikoplazan, 18:00-20:00.