1961ean jaiotakoen bazkaria

Xabier Lasa 2019ko urr. 25a, 13:19

1961ean jaiotako andoaindarren bazkaria antolatu da. Oinamune jatetxean egingo da, azaroaren 23an. Izen-ematea, 97 tabernan egin behar da, 40 eurotan. Hainbat kinto bazkari antolatu dira azken aldian Andoainen. Irudian, 1954an jaiotakoak ageri dira, irailaren 21ean. Baztan aldera joan ziren egun pasa, eta Elizondoko jatetxe batean bazkaldu zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!