Andoainen bi pertsona atxilotu dituzte denda batean indarkeriaren bitartez lapurreta egiteagatik

Mikel Arberas 2019ko urr. 25a, 17:14

Zumea plaza ondoko merkatalgune batean izan zen lapurreta. Hauek indarkeria erabili zuten, baina jabeak denda barruan zegoen pertsona dendan giltzaperatzea lortu zuen.

Segurtasun sailak adierazi duenez, Andoainen 48 eta 51 urteko bi gizon atxilotu zituzten ostegunean, saltoki batean lapurtzera sartu eta jabeak horietako bat dendan giltzaperatu ostean.

Gertakaria eguerdian jazo zen Zumea plazako merkatalgune batean. Gizonak dendara sartu ziren kutxako dirua ostutzeko asmoz, baina jabearekin topatu ziren. Horietako bat kanpora irten zen, aldiz saltoki barruan zegoenak nagusiarekin borrokatu eta erasotu egin zuen. Jarraian, jabeak dendatik irtetzea lortu zuen eta erasotzailea barruan giltzaperatu zuen.

Memento horretan, dendariak laguntza eskatu zuen eta inguruan zebiltzan pertsonak laguntzera gerturatu ziren; segituan, Ertzaintza eta Udaltzainak ere bertaratu ziren. 

Azkenean, ertzainek ustezko bi lapurrak atxilotu eta Tolosako Auzitegira eraman zituzten; atxilotuek aurrekari penalak zituzten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!