Parte hartzearen filosofiari eutsiz, Andoaingo Udalak aurreko bi urtetan bezala, datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du, lehiaketa baten bitartez aukeratuak ateratzen diren 12 argazkiekin, bakoitza 100 euroko saria jasoko duelarik.
Gaiari dagokionez, Andoaingo arkitektura da hirugarren edizio honetan aukeratu dena. Argazkiak argitaratugabeak izan behar dute eta egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ditzazke. Partehartzaileek 16 urte gorakoak izan behar dute.
Aurkezteko epea azaroak 4ean bukatzen da, webgunean www.andoain.eus. Emaitzak azaroaren 15 baino lehenago jakinaraziko direlarik.
Informazio gehiago, lehiaketaren oinarriak eta abar www.andoain.eus -en.