Oiartzabal-Berrondo bikotearen beste bi sormen

Xabier Lasa 2019ko urr. 28a, 12:56
Oiartzabal eta Berrondo Urtoki elkarteko kideekin

Jose Mari Oiartzabal eta Joxeramon Berrondo musikariek bi abesti plazaratu dituzte berriki: Donostiako Urtoki elkartearen ereserkia, eta Leizotz auzoko Baltzuketa baserriari eskainitako kanta.

Amara auzoan kokatzen den elkartearen ereserkia larunbatean aurkeztu zuten, bere jaiotzaren XXI. urteurrena ospatzearekin batera. Ia ehun bazkidez osatzen den elkartearen eskariari erantzunez osatu dute abestia; ohi denez, Oiartzabalek doinua konposatu du, eta Berrondok hitzak ipini dizkio.

Nolanahi ere, abestia datorren urtean San Sebastian egunean estreinatuko dute, elkartearen danborradaren eskutik.

Hona zer dioen letrak: “Amara auzoan badago zerbait / maitasun handiz sortutako altxorra / Urtokia da, umorez onez / egindako elkarte zoragarria. / Zingira zen lehen, orain lehorra. / Zutabe sendoz osatu da kabia / Urte askotan goza dezagun / familia giroz egindako elkartea / Urtotoki da”.

Bestalde, esan beharra da musika bikotea ez dagoela geldirik egoteko sormenari dagokionez, eta bigarren abestia ere osatu duela azken aldian. Hain zuzen, Leizotz auzoko Baltzuketa baserriari eta bertan bizi den familiari eskainia da.  

Hona Baltzuketa abestia hitzetan: “Leizotz gainean dago / bailara zainduz / egurra oinarritzat hartuz /Horrela da Baltzuketa / etxe eder ta zaindua / harria ta ura uztartuz / bizilagunentzat beti / hortxe daude dutena partekatuz”.

Gora Kaletxiki Bandak azaroaren 23an estreinatuko du abestia, Santa Zezilia musikarien zaindariaren ospakizunarekin bat eginez egun horretan eskainiko duen kontzertuan. Santa Krutzeko ermitan izango da estreinaldia.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!