Andoain bizi, Andoain erosi lemapean, urriaren 28tik 30era bitartean Andoaingo komertzioetan erosketak eginez gero, urriaren 31ean pintxo eta kriantza bat hartzeko aukera egongo da. Horrela, herriko komertzioetako salmenta sustatu nahi da. Hauexek izango dira tabernak: Txuribeltz, Muga, Aterpe, Txitibar, Lanbroa, Anaiak, Hiru, Olloki eta Akerbeltz.
Arratsaldeko 19:00etatik 22:00ak bitartean musika saioak izango dira DJ ShaKer eta DJ Nemuxen eskutik, Goikoplazan eta Zumea plazan.