Ikastolako lehen promozioaren argazkia errepikatuko dute larunbatean

Aiurri 2019ko aza. 7a, 17:52

Duela egun batzuk Aita Larramendi ikastolak deialdia luzatu zuen Doña Juanitaren etxean egin zen argazkiko huarrak identifikatzeko eta, horren harira, dei asko jaso dituzte.

Duela egun batzuk Aita Larramendi ikastolak deialdia luzatu zuen, 1963an ateratako argazkian agertzen ziren herrikideak identifikatzeko laguntza eskatuz. Dei asko jaso dituzte, eta batek baino gehiagok bere burua ikusi du Ikastolako lehen promozioaren argazkian. Doña Juanitaren etxean ateratako argazki hura, Bazkardoko eraikin berriaren inaugurazio ekitaldian errepikatuko dute. Larunbat honetan izango da, eguerdiko 12:00tan. Lehenago, 11:30ean hasita, bertaratzen direnek berrikuntza guztiak ikusi ahal izango dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!