Apirila-Azaroa konparaketa grafikoa albistean klik eginda

EH Bilduren garaipena Andoainen

Jon Ander Ubeda 2019ko aza. 10a, 21:50

Datuak jaso berritan, abstentzioak gehienbat PSE-EE, EAJ-PNV eta Podemos alderdiengan eragin du. Lau alderdi handien artean EH Bildu izan da apiriletik hona botoetan irabazi duen alderdi bakarra. Hauteskunde Orokorrei dagokionez, aurreko lau urteetan Podemosek eta PSE-EEk izandako nagusitasuna alderdi abertzalearen eskura pasa da.

Lehen irakurketan, eta apirileko datuak alderatzen jarrita analisi azkar hau egin daiteke:

  • EH Bildu. Ia ehun boto gehiago, eta portzentaian ere gora egin du.
  • PSE-EE. Ia 200 boto gutxiago eta boto portzentai beretsua.
  • EAJ-PNV. Ia boto gutxiago, eta portzentaian zerbait gehiago.
  • Podemos. Gehien galdu duena, ia 400 boto. Botoetan eta portzentaian behera.
  • PP. Igoera apala lortu du.
  • VOX. Hamabost boto gehiago lortu ditu.
  • Ciudadanos. Botoen erdia baino gehiago jaitsi du, eta dagoeneko VOXen atzetik dago.

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!