Ikastolako eraikin berriaren inaugurazio ekitaldia

Aiurri 2019ko aza. 11a, 17:44

Ikastolako eraikin berriaren inaugurazio ekitaldiak ikusmira handia sortu du gerturatu direnen artean.

Eraikuntza berria inauguratzeko dantza saioa egin dute Eñaut Egaña eta June Irazu dantzariek Xabier Ucin klarinetearen laguntzarekin. Musika emanaldi laburraz gozatzeko aukera ere izan dute gerturatu direnek Goiatz Salbador abeslariaren eskutik. Dantza eta musika saioen artean Aitor Iriondo zuzendariak, Andoni Etxezarreta lehendakariak eta Maider Lainez Andoaingo alkateak hartu dute hitza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!