Igor Meltxor idazlea, ikerlaria, analista politikoa eta Kazetari Kanaia webguneko zuzendaria da. Meltxorrek jokoari buruzko hitzaldi asko ematen ditu, eta gaurkoan Andoaingo Gaztetxera gerturatu da azken urteetan Espainian eta Euskal Herrian indar handia hartzen ari den praktikari buruz hitz egiteko.
Hizlariak apustu etxeek eta joko aretoek gizartean eta norbanakoan sortzen dituen kalteen gainean jardun du; era berean, aipatutako kalteetatik gutxiengo batzuek jasotzen duten onura ekonomikoaz ere aritu da. Horrez gain, jendeak duen eta eduki dezakeen adikzioa nabarmendu nahi izan du idazleak, horretarako alderaketa gordinak erabiliz.
Gai gehiago ere ukitu ditu: esaterako, "nik egoera kontrolatzen dut" edota "nik ez dut dirua galtzen" esaldien atzean dagoena. Ildo beretik jarraituz, gaiarekiko gizartean dagoen normalizazio orokortuaz jardun du. Normalizazioren barruan, publizitateak, futbol taldeek, eragin handiko pertsonek eta enpresek nola jokatzen duten, eta, beraz, arlo ekonomikoan dituzten irabaziei buruzko datuak erakutsi ditu.
40 minutu pasatxo iraun ditu hitzaldiak eta ondoren, gerturatu diren gazteekin ideiak elkarbanatu ditu; gazteek zituzten zalantzak argitzeko eta solasaldi bat egiteko.