Datorren azaroaren 30ean, urtemugari amaiera ezin hobea emateko asmoz, egun osoko ospakizuna antolatu dute. Egitaraua hauxe izango da:
14:00 Babarrunjatea gaztetxean.
17:00 Kalejira Orkresta elektrotxarangaren eskutik.
22:30 Gozategiren kontzertua. Ondoren, DJ Bull.
Bazkariko eta kalejirako txartelak 15 eurotan salgai
Babarrun jatera egunean bertan joan nahi duenak 20 euro ordaindu beharko ditu. Bazkariko, kalejirako eta kontzertuko txartelak 20 eurotan salduko dira; eta kontzertura soilik joan nahi duenak 8 euroko sarrera ordaindu beharko du.
Jada tiketak salgai jarri dituzte honako tokietan: Gaztetxea, TxuriBeltz, Irunberri eta Lanbroa tabernak.
Ostiral honetan kontzertua
Andoaingo Gaztetxeko kideek aurtengoan ere ekintzez beteriko hilabetea osatu dute: Kontzertuak, bazkaria, hitzaldia, mus txapelketa, bertso afaria edota haur ikuskizunak.
Ostiral honetan Unidad Alavesa eta BAMMS taldeen musikaz gozatzeko aukera egongo da. Sarreraren prezioa 8 eurokoa da.